Izen-emate irekiak Urtarrilak 18tik 29ra

IZENA EMATEKO INFORMAZIOA

2021-2022 ikasturterako Larrun ecole basco-françaisen ikasle berriak inskribatzeko eskaera epea ireki da. 2021eko urtarrilaren 18tik 29ra bitartean 2, 3 eta 4 urteko geletarako (2017an, 2018an eta 2019an jaioak) plazak eskatu ahal izango dira.

Eskaera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak horretarako prestatutako aplikazio informatikotik egin daiteke: https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio

Webgune horretan, jarraitu beharreko prozedura deskribatzen duen gida bat aurki daiteke: 

Era berean, izen emate prozesua gure ikastetxeko idazkaritzan egin daiteke, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Kasu horretan, mesedez, aurkeztu ezazue izena emateko inprimakia paperean, beharrezko datu guztiekin (hemen aurki dezakezue).

Eskatzaileek agiri hauek aurkeztu edo eskaneatu beharko dituzte:

  • Ikasleari dagokion familia-liburuaren orriaren fotokopia edo bestelako egiaztagiri ofizial bat.

  • Aitaren/amaren familia-liburuaren orriaren fotokopia edo legezko tutorea dela egiaztatzen duen agiria.

  • Ikaslearen aitaren, amaren edo legezko tutorearen NANaren fotokopia (atzerritarren kasuan, ANT).

  • Familiaren bizilekuaren ziurtagiria, Udalak emana, gehienez ere hiru hilabeteko antzinatasunarekin.

  • Banandutako edo dibortziatutako familien kasuan, horri buruzko protokoloa betetzen dela egiaztatzen duen agiria: ezkontide ohiaren baimen-idazkia, eskaera bermatzen duen ebazpen judiziala edo behin-behineko neurria, etab.

  • Hezkuntza-premia bereziei buruzko galdetegia (hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak).

Larruneko familiei zuzendutako gomendioa, izena emateko eskaeran gutxienez bi ikastetxe jartzea da, lehentasunaren arabera. Horrela, LARRUNen ez badira onartuak izan, eskari-kopuruak eskainitako postuen kopurua gainditzen duelako, beste aukera bat izango dute beren seme-alabak eskolatzeko.

 

BAREMAZIO PUNTUAK

Izena emateko eskaerak barematzeko prozedura Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxe itundu guztiei aplikatzen zaien deialdian ezarritakoa da. Irizpideak eta puntuazioak dokumentu honen IV. eranskinean (21. orrialdea) kontsultatu daitezke: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/01/2100033e.pdf

Zonifikazio puntuei dagokienez, familiek helbide edo lantokitik hurbil egoteagatik dagozkien puntuak kontsultatu ahal izango dituzte hurrengo esteka honetan:https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/consulta-de-puntos-de-baremo

Ikastetxearen erabilera libreko puntua irizpide hauetakoren bat betetzen duten eskatzaileei emango zaie:

  • Ama edo aita frantsesa duten eskatzaileak.

  • Donostiako Lizeo Frantseseko edo Frantziako hezkuntza-erakunderen bateko ikasle ohi izan den Ama edo aita duten eskatzaileak.

  • 2020-2021 ikasturtean itxaron zerrendan geratu ziren eskatzaileak.

Eskatzaile bakoitzak, irizpide guztiak bete arren, erabilera libreko puntu bakarra jaso dezake.

INFORMAZIOA ETA KONTAKTUA

Prozesuari buruz edozein laguntza behar izanez gero, aldez aurretik hitzordua eska dezakezue. Harremanetarako datuak:

Helbide elektronikoa: info@larrun.org 

Telefonoa: 943 06 21 21