Zenbatekoa da jangelako kuota eta zer zerbitzu-mota eskaintzen du?

Jangelaren prezioa: 110€/hileko (10 hileroko, irailetik ekainera).

Proposatutako zerbitzua catering zerbitzua da, garaiko eta hurbileko produktuekin. 

Zer ordutegi eta prezio du zaintza-zerbitzuak? 

Zaintza-zerbitzua eskariaren arabera antolatuko da. Aurtengo ordutegia honako hau da: 7:30etik 9:00etara eta 16:30etatik 17:30etara. Goizeko zerbitzuaren kostua ordu-erdiko 21€/hileko izango da eta arratsaldeko zerbitzuaren kostua berriz ordu-erdiko 25€/hileko izango da.

Zein da eskola-egutegia?

Eusko Jaurlaritzaren eskola-plangintzak arautzen du eskola-egutegia: klaseak 2023ko irailaren 7an hasiko dira. Hau da 2023-2024 ikasturteko egutegia.

Zenbatekoa da egokitzapen-aldia?

Aste bat eta erdiko egokitze-aldia dago 2 urteko ikasturtean. Gainontzeko ikasleen kasuan jardun erdiarekin hasten dira aste bat eta erdiz.

Zenbat eskola-ordu dituzte astean ikasleek?

Astean 25 eskola-ordu dituzte. Eta ordutegia, 9:00etatik 12:00etara eta 14:30etik 16:30era izango da.

eskola Garraio-zerbitzua DAGO?

IGE Larrunek (ikastetxeko gurasoen elkarteak) Larrun école basco-francaisen laguntzarekin garraio zerbitzua kudeatzen du. Goizeko eta arratsaldeko zerbitzuak eskaintzen dira Bengoetxea enpresaren eskutik. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi hurrengo helbidera: igelarrun@gmail.com.

Zein da ikastetxearen hizkuntza-proiektua?

Larrunen hizkuntza-eredua hurrengoa da:

Elebiduna (frantsesa eta euskara) Haur Hezkuntzan eta gaztelania Lehen Hezkuntzako 1. mailan gehituko da. Donostiako hizkuntz-ikastetxeen artean, B eredua eskaintzen duen bakarra Larrun école basco-française da.

Ingelesa, berriz, frantsesa, euskara eta gaztelania finkatutakoan gehituko da. Ez da Lehen Hezkuntzako azken mailetan baino lehenago gehituko, eta DBHn eta Batxilergoan jarraituko dute ikasten; hortaz, 8-9 urtez ikasiko dute.

Zer maila izango dute hizkuntzetan Batxilergoa amaitzean? 

C1 frantsesa, euskara eta gaztelanian.
B1/B2 ingelesean.

Zein dira onartzeko irizpideak? 

Eskola itundua denez, barematzeko prozedura Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxe itundu guztiei aplikatzen zaien deialdian ezarritakoa da. Irizpideak eta puntuazioak dokumentu honen IV. eranskinean (21. orrialdea) kontsultatu daitezke: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2022/06/2202923e.pdf

Zer da BachiBac programa?

BachiBac titulazio bikoitzekoa Batxilergoko programa ofizial bat da, espainiar eta frantziar gobernuek 2008an sinatutako akordio baten ondorioz. Programaren helburua ikasleei Batxilergoa eta Baccalauréat-a aldi berean lortzeko aukera ematea da, curriculum misto baten bidez.

Titulazio bikoitz horrek aukera ematen die ikasleei goi-mailako ikasketak eta jarduera profesionala Bidasoaren alde batean zein bestean gauzatzeko. BachiBac programak, zehazki, aukera hauek ematen dizkie ikasleei:

- Euskal eta espainiar unibertsitateetan ikasteko aukera gehiago edukitzea,

- Frantziako goi-mailako ikasketa-sisteman ikasi ahal izatea (Université, Grandes Écoles, Écoles de Commerce et d’Ingénieurs, Écoles spécialisées),

- Europan eta herrialde frankofonoen barrena ikasi eta lan egitea, 

- Egungo kalifikazioa eta etorkizuneko profil profesionala hobetzea.

Zein da zuen hezkuntza-ikuspegia?

Gure hezkuntza-ikuspegia konpetentzien esparrua da; hona hemen azalpena:

Ikasleek konpetentziak eskuratu ditzaten eta haiek egokiro garatu daitezen, Haur Hezkuntzan ikaskuntza-gune edo txokoetan egiten dugu lan. Lehen Hezkuntzan, berriz, zeharkako proiektuen bidez egingo dugu lan. Gure pedagogia-alorreko taldea, Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin (HUHEZI) batera ari da lanean, gure planteamenduarekin bat datorren programazio egokiena garatzen eta unibertsitatearen ebidentzia eta esperientziarik onenen ondoriozko ezagutza oinarritzat hartuta .

Ikastetxeak ba al du digitalizazio planik? 

Bai, hemen aurki dezakezu.

Zein da hezkuntza-mailak ikasturtez ikasturte ezartzeko zuen plana?

Honela ezarriko dira hezkuntza-mailak ikasturtez ikasturte: 

Lehen Hezkuntza 2023ko irailean hasiko da.