2026-2027 matrikulazioak
ATE IREKIAK
Larrun école basco-françaisek Ate Irekien jardunaldia antolatu du 2025ko abenduaren 13an, larunbata.
Bisitak hiru ordu tartetan egingo dira: 9:00etan, 11:00etan eta 13:00etan.
Bisiten antolaketa:
- Eskolaren proiektu pedagogiko eta linguistikoaren aurkezpena (45 minutu inguru)
- Ikastetxearen bisita irakasle batekin (20-30 minutu)
Parte hartu nahi baduzu, jakinarazi iezaguzu gehien komeni zaizun ordu tartea telefonoz (943 06 21 21) edo posta elektronikoz (info@larrun.org).
Horrez gain, adierazi zure semearen edo alabaren izen abizenak, jaioturtea eta bisita zein hizkuntzatan egin nahi duzun (euskara, frantsesa edo gaztelania).
Eskolaren helbidea:
Larrun école basco-française
Zorroaga pasealekua, 7 - 20011 Donostia
* Sarrera jolastokiko maldaren amaieran dago
IZENA EMATEKO INFORMAZIOA
Izena emateko eskaeren epe ofizialak irauten duen bitartean, eskaera online edo aldez aurretik hitzordua eskatuta gure ikastetxeko idazkaritzan egin daiteke. Online egitea erabaki ezkero, hemen jarraitu beharreko prozedura deskribatzen duen gida dago eskuragarri. Presentzialki egin nahi izan ezkero, izena emateko inprimakia idazkaritzan entregatu behar da beharrezko datu guztiekin (hemen aurki dezakezue).
Gure gomendioa izena emateko eskaeran gutxienez bi ikastetxe jartzea da, lehentasunaren arabera. Horrela, haurra lehenengo hautatutako ikastetxean ez bada onartuak izan, eskari-kopuruak eskainitako postuen kopurua gainditzen duelako, bigarren aukeran sartzeko aukera izango du.
Eskatzaileek agiri hauek aurkeztu edo eskaneatu beharko dituzte:
● Ikaslearen familia-liburuko fotokopia, edo jaiotza-agiria.
● Eskaera egiten duen pertsonari (aita edo ama) dagokion familia-liburuko fotokopia edo pertsona hori ikaslearen legezko tutorea dela egiaztatzen duen agiria.
● Eskabidea egiten duen lagunaren NANaren edo AIZren fotokopia: aitarena edo amarena, edo legezko tutorearena. Ez da aurkeztu beharko online izapidetuz gero eta agiri hori nortasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak baliozkotzen badu.
● Familiaren bizilekuaren ziurtagiria (ikaslearena, aitarena, amarena, edo tutorearena), gehienez hiru hilabeteko antzinatasunekoa eta Udalak egindakoa.
● Ikaslea etxean hartu bada, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.
● Banandutako edo dibortziatutako familiek Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloa betetzen dutela egiaztatzen duen agiria (adibidez: ezkontide ohiaren baimen idatzia, ebazpen judiziala edo eskabidea bermatzen duen behin-behineko neurria, etab.).
● Hezkuntza-laguntzako berariazko premiei buruzko galdetegia, behar bezala beteta. Aitortutako Hezkuntza Premia Bereziei buruzko diagnotikoa, halkorik izanez gero.
Halaber, baremoko edozein atalen puntuazioa eskatzen denean, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
BAREMAZIO PUNTUAK
Izena emateko eskaerak barematzeko prozedura Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxe itundu guztiei aplikatzen zaien deialdian ezarritakoa da.
Zonifikazio puntuei dagokienez, familiek helbide edo lantokitik hurbil egoteagatik dagozkien puntuak kontsultatu ahal izango dituzte hurrengo esteka honetan:https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/consulta-de-puntos-de-baremo
Ikastetxearen erabilera libreko puntua irizpide hau betetzen duten eskatzaileei emango zaie (OOG puntua):
- Izen emateko eskaeran École Larrun lehen aukera gisa jarri duten familiei.
BAREMAZIO IRIZPIDEAK
Anai arrebak ikastetxean: 6,5 puntu
Aita ama edo tutore legalak ikastetxean egiten du lan: 5 puntu
Bizilekua edo lantokiaren gertutasuna gehienez: 7 puntu
● Bizilekua ikastetxearen eragin eremuan: 5 puntu
● Ikaslearen bizilekutik gertuen dagoen ikastetxea: 7 puntu
● Bizilekua ikastetxearen eragin eremu mugakidean: 2 puntu
● Bizilekua ikastetxearen udalerrian: 1 puntu
● Bizilekua EAEn: 0,5 puntu
● Aita ama edo tutore legalaren lantokia ikastetxearen eragin eremuan: 2 puntu
Familia unitatearen urteko errentak 15120€ EZ gainditzea: gehienez 3 puntu
Ikaslearen desgaitasuna: 2 puntu
Aita, ama, tutore edo anai-arrebaren desgaitasuna: 1 puntu
Maila orokorreko familia ugaria: 1 puntu
Maila bereziko familia ugaria: 1,5 puntu
Guraso bakarreko familia: 1 puntu
Familia harrera egoera: 1 puntu
Erditze anizkoitzean jaio izana (0,25 gehiago seme-alaba gehigarriko): 1 puntu
Familia unitateko kide bat ikastetxeko kooperatiba bazkide izateagatik: 0,5 puntu
Genero indarkeriaren biktima: 1 puntu
Terrorismoaren biktima: 1 puntu
OOG irizpidea: 1 puntu
Irizpideak eta puntuazioak hemen kontsultatu daitezke eskaerak aurkezteko eta onartzeko epeei buruzko informazio guztiarekin batera.
INFORMAZIOA ETA KONTAKTUA
Prozesuari buruz edozein laguntza behar izanez gero, aldez aurretik hitzordua eska dezakezue.
Harremanetarako datuak:
Helbide elektronikoa: info@larrun.org
Telefonoa: 943 06 21 21