Gure ikastetxea

Gure ikastetxeak gutxi gora behera 1000m2 hartzen ditu. Berritu berria, Larrunen pedagogia aktibora egokitua dagoena. Gure gelak irekiak dira, horrek, taldeen arteko komunikazioa eta lankidetza bultzatzen ditu. Patio argitsu bat dugu, baratzarako gunearekin, bai eta harmaila multzo bat ere, topaketak eta elkarrizketak aire zabalean egiteko. Jantokia eta atseden gelak, adin eta garapen etapa desberdinetara egokitzen dira. Bestalde, salto gela dugu, garapen psikomotorrerako gunea eta gure ikastetxean ikasleek egunero bisitatzen duten tokia da. Gainerako gela eta espazioetan, jarduera osagarriak egiten dira; eskola orduetatik kanpo gauzatzen direnak.

Ikastetxeko espazioak Sara Martinez de Arbulo arkitektoarekin eta Jorge Elósegui (Estudio Primo) diseinatzailearekin diseinatu dira. Argazkiak Yosigo argazkilariak egin ditu.