2021-2022 Ikasturtea

AURREINSKRIPZIOAK

Haur Hezkuntzako 2, 3 eta 4 urteko ikasle berrientzat aurreinskripzio epea zabalik dago.

Aurreinskripzioa egiteko, formulario hau bete behar da. Guretzat, ikastetxe berria garenez, oso garrantzitsua da aurreinskripzioa egitea, hurrengo ikasturtea baldintza hobeetan antolatzeko aukera ematen baitigu.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxe itunduetarako ezarritako epeetan eta jarraibideekin eginen da matrikula. Aurreko urteetan bezala, oso litekeena da prozesu hori 2021eko urtarrilean egitea.

 

EZAGUTU GURE IKASTETXEA

Nahi duten familiak  gure ikastetxea bertan bisitatu dezakete. Hitzordua eskatzeko, mesedez bidali mezu elektroniko bat info@larrun.org helbidera, zuen datu eta ordutegiekin, eta harremanetan jarriko gara hitzordua emateko.

*Osasun-krisiaren ondorioz, aurten ez da ate irekien jardunaldi presentzialik egingo.