400 lagun baino gehiagok parte hartu dute gure Ate Irekietan joan den asteburuan!

400 lagun baino gehiagok parte hartu dute gure Ate Irekietan joan den asteburuan! Benetako plazerra izan da guretzat familiekin elkartzea eta hitz egitea.

Galdera guztiei erantzun genuela espero dugu, baina oraindik zalantzak badituzue, gure webgunearen faq-a irakurri. Gainera, zuen galderak bidali ditzakezue baita!

Ate irekieta joaterik izan ez baduzue, jarri harremanetan gurekin eta hartu banakako hitzordua!

Gainera, jadanik 2020-2021 kurtsorako zuen haurren aurreinskripzioa egiteko aukera badaukazue: Larruneko lehen belaunaldiak!

Larrun frantses-euskaldun eskola Euroeskualdeko bihotzean hezkuntza eleanitza eta garaikidea eskaintzen duen eskola berria da. Hiru hizkuntzetan oinarritutako eredua proposatzen dugu: frantses, euskara eta gaztelania, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean sortu dugun hezkuntza proiektu bakarraren bidez. Haur hezkuntzan, ikasleek frantses-euskara inmersioan egongo dira, irakasle natiboen laguntzarekin.